Txirrindiularitza/Vuelta

Gaur atseden eguna Vueltan, bihar eta etzi mendia

Egoi Martinez Euskaltel-Euskadiko txirrindularia dago lider, astelehenetik.

2008ko irailaren 12a
16:42
Entzun
Gaur atseden eguna dute Espainiako Vueltan, itzuliko bigarrena, eta asteburuan berriz ere mendia izango da.

Bihar Angliru maila berezikoan bukatuko da etapa. Aurretik lehen mailako hiru mendate igoko dituzte. Vueltako hamahirugarren etapa izango da: San Vicente de la Barquera-Angliru(209,5 kilometro).

Etzi ere mendia, Oviedo-Fuentes de Inviernon (158,4 kilometro). Hasieran hirugarren mailako hiru mendate igoko dituzte, eta gero lehen mailako beste hiru; horietako azkena -San Isidro-, helmugatik kilometro batera.

Egoi Martinez Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia da liderra; astelehenean jarri zen lehen tokian. Bigarren tokian Levi Leipheimer dago (11 segundora), Alberto Contador hirugarren (29ra), Carlos Sastre laugarren (1.38ra), Ezequiel Mosquera bosgarren (2.10era), Igor Anton seigarren (2.23ra). Alejandro Valverde orain 4.19ra dago, hamaikagarren -atzo hiru minutu pasa galdu zituen-.

Hilaren 21ean bukatuko da Vuelta, Madrilen. Aurreko egunean 17,1 kilometroko krono-igoera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.