Gaur arratsaldeko 19:30ean egingo da Donostiako Artzain Onaren katedralean Jose Luis Orbegozo Realeko presidente ohi hil berriaren hileta elizkizuna. Orbegozo atzo goizean hil zen, Donostian bertan, 80 urte zituela.
Umetan egin zen Realeko bazkide, eta 1966an sartu zen zuzendaritza taldean, Antxon Vega Seonae presidentearen taldeko diruzain gisa. Hurrengo urtean, 1967an, hartu zuen lehendakari kargua, hain zuzen ere, Reala Espainiako Ligako lehen maila iritsi zenean. Hamasei urtez, 1983 arte, izan zen talde txuri-urdineko buru, eta tarte horretan, Orbegozoren gidaritzapean, bizi izan zuen Realak bere garairik oparoena: Espainiako bi liga eta Superkopa irabazi zituen. Era berean, Zubietako harrobiaren eta Reala Giupzkoa osoan txertatzearen bultzatzaile handienetakoa izan zen.
Futbola
Gaur egingo dituzte Jose Luis Orbegozo Realeko presidente ohiaren hiletak
Atzo hil zen Donostian, 80 urte zituela. Bere agintealdian bizi izan zuen Realak garairik gozoena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu