Frantziako Tourrean aurten ere ez da euskal selekzioaren aldeko eskakizunik falta, ezta festarik ere. Bizikleta martxa egin dute gaur goizean, ESAITek antolatuta. Atzo euskal jaia egin zuten.
Aurten ere antolatu du ESAITek Tourrean euskal selekzioaren aldeko festa. Atzo hasi zuten bi eguneko egitaraua, euskal jaia eginda Tourmalet gainean. Musika, jatekoa, edatekoa, jokoak, bertsolariak eta beste hainbat ekitaldi izan ziren.
Gaur, berriz, bizikleta martxa egin dute, Tourmaletera. Sainte Marie de Campaineko plazan jarri dute lehen hitzordua (10:00), ibilbide osoa egin nahi zutenentzat. La Mongieko eski estazioan bigarrena (11:30), azken kilometroak baino egin nahi ez zituztenentzat.
Igoera egin duten bitartean, lau hizkuntzatan idatzitako eskuorriak banatu dizkiete bertara joandako guztiei, euren aldarrikapenen berri emateko.
"Oso gustura" bukatu dute ESAITekoek, Mikel Uzkudun ordezkariak Euskadi Irratian esan duenez, "jende asko bildu baita martxan". 12.45ean iritsi dira Tourmalet gora, eta mokadua zeukaten zain.
Txirrindularitza
Gaur ere euskal selekzioaren aldeko festa egin dute Tourrean
Bizikleta martxa egin dute gaur goizean, ESAITek antolatuta. Atzo euskal jaia egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu