Txirrindularitza. Frantziako Tourra

Gaur hasiko da Italiako Giroa, eta, lehen aldiz, Mortirolo izango da epailea

Bi euskal txirrindulari ariko dira, Cristina Alcalde eta Dorleta Zorrilla, biak Bizkaia Durango taldekoak

unai zubeldia
Donostia
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Gaurtik hilaren 10era jokatuko da Italiako Giroa. Erroman hasi eta San Francesco al Campon amaituko da, uztailaren 10ean, erlojupeko batekin. Italiaren batasunaren 150. urteurrena hartu dute oinarritzat aurten, eta, ikur gisa, lehen aldiz igaroko dute Mortirolo beldurgarria. Hamazazpi taldek parte hartuko dute Giroan, eta tartean izango da Bizkaia Durango ere. Cristina Alcalde nafarra eta Dorleta Zorrilla bizkaitarra izango dira bi euskal ordezkariak.

Mara Abbott estatubatuarrak irabazi zuen iazko Italiako Giroa, Judith Arndt alemaniarraren eta Tatiana Guderzo italiarraren aurretik. Eta orain bi urte Claudia Hausler alemaniarra, Mara Abbott estatubatuarra eta Nicole Brandli suediarra igo ziren podiumera. Aurtengo faboritoei begiratu bat emanda, Mara Abbott bera, Marianne Vos, Emma Pooley, Judith Arndt, Claudia Hausler eta Tatiana Guderzo dira aipagarrienak. Azken erlojupekoaz gain, zazpigarren etapa izango da erabakigarria, egun horretan igaro beharko dutelako Mortirolo erraldoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.