Gaur jakinaraziko diote erabakia Contadorri
TXIRRINDULARITZA. Espainiako Txirrindularitza Federazioak gaur emango dio dopin auziaren inguruko bere erabakiaren berri Alberto Contadorri (Saxo Bank). Txirrindulariak hamar eguneko epea du nahi badu erabakia publiko egiteko. Espainiako prentsan atzo kaleraturikoaren arabera, urtebeteko zigorra jasoko luke Contadorrek, eta 2010eko Frantziako Tourreko garaipena galdu.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu