SASKIBALOIA. Denetarik izan zen atzo Espainiako maila nagusietan ari diren euskal taldeen artean. ACB ligan, gutxitan gertatzen dena jazo zen: Gipuzkoa Basketek irabazi egin zuen, eta Baskoniak, galdu. Donostiako taldea 76-87 nagusitu zen Andorran, partida bikaina eginda. Hirugarren garaipena du, lehena etxetik at, eta horri esker, azken postua utzi du atzean. Gasteizko taldeak, ordea, ezustean galdu zuen Tenerifen (Espainia). Lehen zati oso eskasa egin zuen, eta Tenerifek 23 punturen aldea lortu zuen: 47-24. Suspertu egin zen Baskonia, eta bi puntura jarri bi minutu falta zirela. Erdibidean geratu zen.
Espainiako Ohorezko Mailan, Gernikak 80-60 nagusitu zitzaion Bembibreri, eta, gaurko emaitzen zain, lehen postuan da berriro. IDK-k, berriz, galdu egin zuen etxean, 50-56, Ferrolen kontra. Araskik gaur jokatuko du, Sant Adrianen (Herrialde Katalanak), 12:00etan.
Gernika eta GBC, irabazle; IDK eta Baskonia, galtzaile

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu