Gernika-Ordizia kopako finalerdietako itzuliko partida jokatuko da gaur

Krisi hotsen erdian, bizkaitarrek, ezustean, 23-26 irabazi zuten joaneko partidan; VRAC finalean da jada

Erredakzioa
Donostia
2013ko apirilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kopako finala egongo da jokoan. Sari potoloa. Ezustean, Bizkaia Gernikak eman zuen lehen kolpea, orain hilabete pasatxo, Ordizian 23-26 irabazita. Baina krisi hotsak ahaztu ezinik jarraitzen dute bizkaitarrek; atzerritar gehienak joan ondoren, taldea berregituratzeko lan zailean murgilduta daude Gernikakoak. Gehiegizko konfiantzarekin, ziurrenik, joanekoan aurkariaren arazoek kalte egin zieten gipuzkoarrei, eta askoz sendoago jokatu beharko dute gaur (17:00) kanporaketa iraultzeko. Goierritarrek, bereziki, jokalari asko dauzkate kili-kolo. VRAC Quesos Entrepinares ligan lidergoan dagoen taldea zain dago finalean —Santanderren (Espainia) jokatuko da ziurrenik—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.