Gernikak 21-15 irabazi dio Quesos Entrepinaresi

2010eko irailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ERRUGBIA. Garaipen handia lortu zuen atzo Bizkaia Gernikak etxean, Quesos Entrepinares indartsuaren aurka (21-15). Lehen ordu erdia betetzerako 21-0 ziren aurretik bizkaitarrak, eta bigarren zatian sufritu arren, denboraldiko bigarren partida irabazi zuen Gernikak. Beste bi euskal taldeek gaur jokatuko dute, 12:30ean. Ordiziak El Salvadorren zelaian, eta Bera Berak Santoboianaren etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.