Giroa

Gerrans irabazle Giroan

Bihar 161 kilometroko etapa izango dute.

2009ko maiatzaren 23a
19:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Simon Gerransek irabazi du -4.16.48- gaur arratsaldean Italiako Giroko 14. etapa (Campi Bisenzo-Bologna, 172,9 kilometro).

Rubens Bertogliati izan da bigarren hamabi segundora eta Francesco Gavazzi hirugarren hemezortzi segundora.

Bost mendate igo dituzte gaurkoan txirrindulariek eta lasterketaren amaierara bi kilometroko aldapa igo ostean iritsi dira.

Sailkapen orokorrean ez dago aldaketarik; Denis Mentxovek segitzen du lider 54.16.01 denborarekin. 34 segundo kentzen Danilo di Luca bigarren sailkatuari. Levi Leipheimer dago hirugarren -40ra-, Franco Pellizotti laugarren -2.00ra-, Carlos Sastre bosgarren -2.52ra-, Michael Rogers seigarren -2.59ra-, Ivan Basso zazpigarren -3.00ra-.

Bihar, 15. etapa: Forli - Faenza, 161 kilometroko etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.