FUTBOLA

Gertuago Athleticentzat, urrunago Realarentzat

Realak 1-0 galdu du Sevillan, eta seigarren postuan jarraitzen du. Zazpi puntuko aldea kentzen diete orain zuri-gorriek txuri-urdinei.

Griezmann, atezainari izkin egiten. P. P., EFE
jon olano
2014ko martxoaren 3a
14:08
Entzun

Azkenaldian ezohikoa zaiona gertatu zaio Realari; gola egiteko aukerak pilatzen ari zenean, gola jaso. Hiru puntuak Donostiara eramateko merituak egiten ari zenean, partida galdu.

Realak minutu batzuk behar izan ditu Sevillaren presioa gainetik kentzeko, baina, apurka-apurka, jokoaren kontrola bere gain hartuz joan dira txuri-urdinak. Realeko aurrelariek, nolanahi ere, ez dute beste partida batzuetako espaziorik izan, eta ondo lotu dituzte Sevillako atzelariek Vela eta Griezmann. Bi taldeek bizpahiru aukera garbi izan arren, hutsean geratu da markagailua atsedenaldian.

Bigarren zatiari beste aldarte batekin ekin dio Realak, eta gertu izan du gola, besteak beste Griezmannen burukada baten bidez. Donostiarrak onenean zirela, Gameirok egin du etxekoentzat gola 77. minutuan, kontraerasoan.

Emaitza kaskarra eskuratuta, seigarren postuan jarraitzen du Realak; datorren sasoian Europan jokatzeko moduan, beraz. Hala ere, Athleticek ostiralean irabazita, donostiarrek zazpi puntura dute orain Txapeldunen Liga jokatzea ahalbidetzen duen laugarren postua.

Sailkapena:

1. R. Madril          64
2.  Bartzelona      63
3. Atletico Madril  61
4.  Athletic            50
5.  Vila Real         44
6.  Reala              43

12.  Osasuna       29

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.