Saskibaloia

Gipuzkoa Basketek ezin izan du Real Madril menperatu (76-90)

Real Madrilek bere kalitatea baliatu du Gipuzkoa Basketi gailentzeko. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 12a
20:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gipuzkoa Basketek, aurpegi ona erakutsi izanagatik, ezin izan du Real Madrilen kalitatea garaitu (76-90). Zaleen aurrean galdu dute gipuzkoarrek, partida ia osoan zehar nagusi izan den taldearen aurka.

Indartsu abiatu dute partida Gipuzkoa Basketeko jokalariek, eta aurretik joan dira norgehiagokaren hasierako bost minutuean (14-9). Real Madrilek, ordea, azkar batean eman dio buelta markagailuari, 0-9ko partziala eginez. Hortik aurrera, nagusi izan dira madrildarrak partida osoan zehar. Une batez hurbildu dira gipuzkoarrak markagailuan (27-29), baina Real Madrilek, Llull eta Sergio Rodriguezen gaitasuna baliatuz (16 eta 19 puntu lortu dituzte, hurrenez hurren), erraz eskuratu du garaipena. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA