Gipuzkoako Arraun Txapelketa jokatuko da gaur Donostian

Gizonezkoen mailan, Hondarribia eta Orio dira faboritoak; eta emakumezkoen mailan, Zumaia

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2012ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Gipuzkoako arraunarentzat egun garrantzitsua da gaurkoa. Denboraldi honetakoherrialdeko lehen txapelketa egongo da jokoan, Gipuzkoakoa, Donostian (18:30). Gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatuko dira, eta zozketak zehaztuko du txanden hurrenkera.

Gipuzkoako ontziak dira nagusi liga guztietan. San Miguel ligan, Hondarribia; KAE 1 mailan, Orio; eta KAE 2 mailan, Trintxerpe. Hirurak izango dira uretan, gaur. Arreta dena eta galdera nagusia hauxe da: gai izango al da Orio San Miguel ligako ontziak gainditzeko? Arraunlariak badauzka horretarako, eta oriotarrentzat erronka polita da liga bat gorago dituen aurkarien aurka aritzea. Multzo horretan, Hondarribia dabil nabarmen. Hiru estropada irabazi ditu ligan, eta txapelketa hau gogokoa du. Iaz txapeldun izan zen. Aldez aurretik begiratuta, Orio eta Hondarribia dira faboritoak.

San Juan eta San Pedro ere ezin dira baztertu. Txukun ari dira San Miguel ligan, eta hautagaien artean sar daitezke. Liga goreneko bestea Zumaia da, baina ez dago txapelketa irabazteko hautagaien artean. Gaurko lau lehenak Euskadiko Txapelketan izango dira, hilaren 31n, Orion.

Zumaia, faborito nagusia

Emakumezkoetan bai, hor Zumaia da faboritoa. Lehen postuan da Gipuzkoako ligan zein Euskotren ligan. Beste hautagaia Getaria-Tolosa da, eta San Juan ere ezin da baztertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.