Bihar bukatuko da Italiako Giroa eta bihar bertan erabakiko da itzulia: 14,4 kilometroko erlojupekoa izango dute jokoan, Erroman, eta lehen bi sailkatuen artean hemezortzi segundoko aldea baizik ez dago: Denis Mentxov liderraren eta Danilo di Lucaren artean.
Hirugarren Franco Pellizotti dago -1.39ra-, laugarren Carlos Sastre -2.40ra-, bosgarren Ivan Basso -3.33ra-.
Gaur jokatu dute azkenaurreko etapa, itzuliko 20.a -Napoli-Anagni (203 kilometro)-, eta Philippe Gilbert izan da irabazlea, bukaeran ihes eginda.
Txirrindularitza