txirrindularitza

Giroko lehen liderra, Wiggins

Sky taldeko kideak irabazi du 8,4 kilometroko erlojupekoa, Amsterdamen. Brent Bookwalter eta Cadel Evans geratu dira ondoren, biak bi segundora.

2010eko maiatzaren 8a
18:25
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bradley Wiggins-ek (Sky taldea) irabazi du gaur 93. Italiako Giroko lehen etapa -8,4 kilometroko erlojupekoa- eta, ondorioz, lider jarri da. 10.18ko denbora egin du.

BMCko bi kide geratu dira ondoren, bi segundora biak: Brent Bookwalter eta Cadel Evans. Laugarren Alexandre Vinokurov (Astana) izan da -bost segundora-, bosgarren Greg Henderson (Sky) -bost segundora-.

Holandan jokatu dute lehendabiziko saioa: Amsterdamen. Bederatzigarren aldiz hasi da Italiatik kanpo Giroa.

Bihar korrituko dute bigarren etapa: Amsterdam-Utrecht (209 kilometro). Ibilbide laua izango dute. Lehen etapa garrantzitsua, asteazkenean: 32,5 kilometroko taldekako erlojupekoa.

Maiatzaren 30ean amaituko da proba, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin. Giroan zehar mendiko sei etapa egongo dira.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA