Asteazkenean enkantean salduko dira Alaves futbol klubak Ibaian, Gasteizen, dituen lur sailak. Gizarte Segurantzak jarriko ditu salgai, klubak duen 360.000 euroko zorra kitatzeko hipotekaren gainean zuen saltzeko aukera erabiltzea erabaki ondoren.
Bi milioi eurokoa izango da gutxieneko prezioa, eta eskaintzaren bat egin nahi duenak gutun batean aurkeztu beharko du, asteazkena baino lehen. Zorra 2004-2005eko denboraldikoa da, orduan nominen ondorioz klubak zuen zorra zela-eta lur sail horiek hipotekatzea erabaki ondoren. Dimitri Piterman zen orduan presidente.
Futbola