Eibar

Golik gabe berdindu du Eibarrek Deportivorekin

Bi taldeak puntu beharrarekin zelairatu dira eta Eibarrek aurkari zuzen gisa zuen jota talde galiziarra.

Kike Garcia Eibarko aurrelaria Deportivoko Luisinhorekin lehian, gaur, Ipuruan. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
2017ko urriaren 15a
16:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Eibarrek ez du lortu Deportivo etxean garaitzea, eta, hala, aurkari zuzena izan daitekeenari hiru puntuko aldea ateratzeko aukera galdu du. Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak ontzat eman du berdinketaren puntua. Hala ere, taldeari lasaitasuna falta izan zaiola nabarmendu du. "Ez dugu baloia mugitzeko lasaitasuna izan, eta hori da lortu behar duguna: alboko atzelariekin min gehiago egitea hegaletatik eta zelai erdiko jokalariek gehiago parte hartzea".

Bestalde, Ivan Ramis jokalariak min hartuta utzi behar izan du zelaia beigarren zatian. Medilibarrek azaldu duenez, belauna bihurritu du atzelariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.