Futbola

Gorka Iraizozek ezingo du urte erdian jokatu

Athleticeko atezainari atzo egin zioten ebakuntza, Bartzelonan. Eskuin koadrizepsko zurda hautsi zuen larunbatean.

2008ko urtarrilaren 18a
11:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Gorka Iraizoz Athleticeko atezainak ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan, atzo egin zioten ebakuntzaren ostean, “bost edo sei hilabeteetan” jokatzerik ez duela izango esan baitiote medikuek.

Pasa den larunbatean hartu zuen min Iraizozek Athleticek Sevillaren aurka jokatu zuen partidan. Eskuin koadrizepsko zurda hautsi zuen, eta atzo egin zioten ebakuntza Bartzelonako erietxe batean. Datorren astera arte egon beharko du bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.