Txirrindularitza

Gorka Izagirre eta Paula Suarez ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun

Lezaman jokatu dute txapelketa, igandean.

Gizonezkoen podiuma. @ZORRIBIKE
2019ko abenduaren 30a
14:51
Entzun

Gorka Izagirre eta Paula Suarez dira ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun berriak, Lezamako zirkuituan nagusituta. Azken egunetako eguraldi onari esker, lokatzik gabeko eremuan aritu ziren txirrindulariak igandean. Ormaiztegiko txirrindulariak Xabi Murias izan zuen aurkari nagusia —23 urtez behekoen artean txapelduna—, eta Aitor Hernandezek osatu zuen podiuma. Suarezekin, Olatz Odriozola eta Zaloa Trevilla izan ziren onenak, hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postuetan sailkatuta.

Gizonezkoen lasterketa Izagirreren eta Muriasen arteko buruz burukoa bihurtu zen zirkuituari eman beharreko zortzi itzulietatik erdiak egiterako. Hernandez atzeraxeago geratu baitzen. Azken itzulira arte ez zen alde nabarmenik egon buruan ziren bi txirrindularien artean, baina Izagirrek, azken itzulian metro gutxi batzuk hartuta, lehen postuan zeharkatu zuen helmuga.

Bestelakoa izan zen emakumeen lasterketa. Hasieratik amaierara Suarez gailendu zen, aurkariei aukerarik utzi gabe. 53 segundoren aldea atera zion Odriozolari, lehenaren erritmoa ondoena eraman zuenari. Diferentziak nabarmenagoak izan ziren gainontzeko txirrindularien aldean: hirugarren postuan sailkatu zena, Trevilla, ia sei minutura ailegatu zen helmugara.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.