Gorka Izagirrek (Astana) lortu du Euskal Herriko txirrindulari profesionalen lehen garaipena denboraldi honetan. Ormaiztegiarrak Lombardiako Triptiko Handia klasikoa irabazi du gaur, ihesean. Gorka Izagirre beste 11 txirrindularirekin iritsi da aurrean azken kilometroetara. Izen handiak zeuden tartean: Michael Kwiatkowski (Ineos), Greg Van Avermaet (CCC) eta Vincenzo Nibali (Trek), besteak beste. Harekin batera zegoen ere Alex Aranburu taldekidea. Euria gogotik egiten zuen, eta Izagirrek azken jaitsieran jo du erasoa. Arriskatu egin du, eta saria lortu. Euskal ziklismoaren eta Astanaren egun ederra biribiltzeko, gainera, Aranburu izan da azkarrena taldetxoaren esprintean, eta bigarren postuan amaitu du.
ðŸ¥Â‡ðŸ¥Âˆ What an amazing result!
— Astana Pro Team (@AstanaTeam) August 3, 2020
Our #AstanaProTeam riders Gorka Izagirre and @aranburualex takes first and second place at #GranTritticoLombardo! ðŸÂÂÂÂÂ’ªðŸ»ðŸÂÂÂÂÂ’ªðŸ»#AstanaProTeam#Teamworkmakesthedreamworkpic.twitter.com/qNQj9CRAFI
Bestalde, Egan Bernalek (Ineos) eskura du Okzitaniako Itzulia irabaztea, etapa nagusian gailendu baita gaur. Bihar amaituko da proba, eta, ezusterik ezean, kolonbiarrarentzat izango da garaipena.