Osasuna lehen mailan

Gorria, zorionaren kolorea

Bi denboraldiren ostean, eta Gironari 0-1 irabazita, lehen mailan da berriz ere talde gorritxoa, eta garaipena ospatu dute haren zaleek. Txaloka hartu dituzte jokalariak Nafarroako hiriburuan.

2016ko ekainaren 19a
08:34
Entzun

Zuriz ez, gorriz jantzi dira gaur Iruñeko kaleak. Bi denboraldiz sufritzen egon ostean, festarako gogoz daude Osasunaren jarraitzaileak, eta noski, baita jokalariak ere.

 

Helburu horrekin arratsaldeko bostak jo berriak zirela irten da gorritxoen autobusa Sadarretik. Autobusaren gainaldean, berriz, jokalariak. Handik minutu gutxira heldu dira Nafarroako Gobernuaren egoitza aurrera. Poza nagusi jokalarien aurpegietan eta festarako grina, berriz, kalean haien zain zeuden zaleengan.

Nafarroako Gobernuaren egoitzan Uxue Barkos presidenteak egin die harrera jokalari gorritxoei.

Harrera instituzionalaren ostean, berriz, taldeko kideek hartu dute hitza. Lehenik eta behin, Enrique Martin entrenatzaileak. Hark eskerrak eman die jarraitzaile guztiei denboraldi guztian zehar ondoan egoteagatik: "Tartean behin egn dugu hutsen bat, baina garrantzitsuena bukaera da eta hau ez zen posible izango zuek gabe".

Gobernu jauregitik atera eta jokalariak udaletxera joan dira. Kosta egin zaie, ordea, heltzea, izan ere, jendez gainezka zeuden Iruñeko kaleak. Heldu dira azkenean, eta hauxe udaletxeko balkoitik ikus zitekeen irudia.

Jokalariak udaletxetik irten ostean ere, festak aurrera jarraitu du. Izan ere, taldea ez da egunero igotzen lehen mailara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.