Gross txapelketa jokatuko dute bihar Galarretan

2023ko irailaren 22a
00:00
Entzun
ERREMONTEA. Oriamendi 2010 enpresak tinko eusten dio erremontea berritzearen aldeko apustuari. Horren adibide da Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta frontoian biharko antolatu duen Gross txapelketa. Donostian dagoen garagardotegi horrek babestutako txapelketa laburra da; laburra, 15:00etan hasi, eta 18:00ak aldean bukatuko baita. ETB1ek zuzenean emango du.

Lau bikotek jokatuko dute, eta bakoitzak garagardo mota bat ordezkatuko du: Aldabek eta Barrenetxea IV.ak, Bixi mota; Ezkurra II.ak eta Azpirozek, Silky; Urrizak eta Juaneneak, Frisbi; eta Ansa II.ak eta LarraƱagak, Sticky. Aurreneko bi bikoteak elkarren aurka ariko dira lehen finalerdian, eta beste bi bikoteak bigarrengoan. Irabazleek finala jokatuko dute. Hamar tantoko bi set jokatuko dituzte, eta berdinketa baldin badago, bost tantoko hirugarren bat jokatuko dute.

Lehia 15:00etan hasiko da, baina egun osoko jaia izango da, 12:00etatik 23:00etara. Jatekoa, edatekoa, musika eta beste hainbat ekintza izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.