Gurpegi: «Bielsak eskarmentua du; badaki nola atera egoera honetatik»

2012ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Oraindik Europako Ligan aurrera egiteko aukera izan arren, Athleticeko jokalariak hasi dira onartzen ezustekorik ezean kanpoan geratuko direla. «Europako Ligatik at gaude ia. Karanbola bati esker soilik sailka gaitezke», esan zuen atzo iluntzean Markel Susaetak, Lezaman. Zaleek egindako txistuez, Susaetak azpimarratu zuen zaleek «nahi dutena» egin dezaketela, «beti» izan baitute haien babesa. Egoera zaila izanagatik, aitortu zuen animoz «ondo» daudela, egoerari buelta emateko gogoz. Hura baino animo gutxiagorekin mintzatu zen Carlos Gurpegi. «Triste gaude. Europako Ligak une ederrak biziarazi zizkigun aurreko sasoian». Txistuei dagokienez, berriz, aitortu zuen ez dela gustagarria, baina horrekin «bizi behar» dutela.Marcelo Bielsaren lanaren alde egin zuen. «Eskarmentua du; badaki nola irten egoera honetatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.