Futbola

Gurpegi: "Orain futbolaz gozatu nahi dut"

Athleticeko jokalariak bete du zigorra eta igandean titular izango da Real Madrilen zelaian.

2008ko apirilaren 24a
19:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Bete du Carlos Gurpegi Athleticeko jokalariak dopinagatik jarri zioten bi urteko zigorra, eta orain nahi duen bakarra "futbolaz gozatzea" da. "Ez du nahi besterik", esan du gaur Lezaman (Bizkaia), entrenamenduaren ondoren. Igandean Real Madrilen zelaian jokatuko du Athleticek (21:00, Espainiako Canal+), eta Joaquin Caparros entrenatzaileak titular jarriko du.

"Kito, pasatu da dena. Orain zama gainetik kendu gura dut. Ea igandean hasiko den aroa luzea den", adierazi du Gurpegik. Bi urte hauetan -kasua duela sei hasi zen-, psikologo baten laguntza jaso du; ez du, hala ere, haren izenik eman. Errugabea izan dela aldarrikatu du berriro. "Ez da justiziak izan nire kasuan. Ez dut ezer egin eta bi urteko zigorra bete dut".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.