Hainbat adibide:

2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehiaketarako egunak ez dira zehazten emakumezkoen beharrak aintzat hartuta.

Emakumezkoen lehiaketa askotan, ez da egoten eurentzat aldagelarik eta komunik.

Erabakiak hartzeko organoetan ez dago parekotasunik.

Bi sexuek ez daukate kalitatezko kirol eskaintza berbera.

Emakumezkoen entrenatzaileek ordainsari txikiagoak jasotzen dituzte askotan.

Emakumezkoen entrenatzaileek egoki prestatzeko aukera gutxiago izaten dituzte normalean.

Emakumezkoen taldeek ez dute izaten askotan gizonezkoen pareko mediku zerbitzurik.

Emakumezkoen partidak zuzentzen dituzten epaileek diru gutxiago jasotzen dute.

Emakumezkoek ordutegi eta instalazio kaskarrenak izaten dituzte gehienetan.

Emakumezkoen kirol arropa haien morfologia kontuan hartu gabe egiten dute ia beti.

Emakumezkoak irudi gisa erabiltzen dira kirol askotan: txirrindularitzan, sari banaketetan, adibidez; pilotan, edariak banatzeko gunean; saskibaloian, animatzaile lanetan; 1 Formulan eta motoziklismoan, aterkiari eutsiz...

Teknifikazio ikastaroetan, ez da sustatzen emakumezkoen partaidetzarik.

Hizkuntzaren eta irudien erabilpen sexista egiten da sarritan.

Komunikazioan, gizonezkoei, sistematikoki, protagonismo handiagoa ematen zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.