1 formula

Hamilton garaile Txinako Sari Nagusian

Nico Rosberg izan da bigarren, eta Sebastian Vettel hirugarren.

Lewis Hamilton. WU HONG / EFE
2015eko apirilaren 12a
11:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Mercedes taldeak egun duen nagusitasuna erakutsi du txapelketako hirugarren sari nagusian, Shangain. Lewis Hamilton eta Nico Rosberg Alemaniako taldeko bi gidariak izan ziren azkarrenak entrenamenduetan, eta hasi bezala bukatu dute sari nagusia: lehen bi postuetan.

Ferrariko bi gidariak izan dira azkarrenak Mercedesekoen atzetik; Sebastian Vettel hirugarren eta Kimmi Raikkonen laugarren.

Hori horrela, sailkapen nagusian Vettelekiko zuen aldea handitu du Hamiltonek. Britainiarrak 68 puntu pilatu ditu orain arteko hiru sari nagusietan, eta 55 ditu alemaniarrak. Datorren asteburuan lehiatuko dira hurrengo sari nagusian, Bahreinen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.