Atzokoa ere irabazi egin nahi zuen Lewis Hamilton Mercedeseko gidariak, baina ezin izan zuen. Sebastian Vettelek (Ferrari) eta biek elkar ukitu zuten, eta bederatzigarren amaitu zuen. Hala ere, munduko txapelketa irabaztea lortu zuen, eta laugarrengoz eskuratu du titulua. Vettelek eta Alain Prostek hainbetetan irabazi du munduko txapelketa horrenbestez. Bera baino garaipen gehiagorekin daude Scumacher (zazpi aldiz irabazle) eta Fangio (bost aldiz irabazle).
Hain justu Vettelekin izan zuen lehiarik gogorrena, atzo Hamiltonek. Hark karrera irabazten bazuen eta Hamilton bosgarren postutik atzera iristen bazen, karrera ez ezik munduko txapelketa ere irabaziko zuen Vettelek. Bera atera zen pole-tik, baina ezin izan zion eutsi postuari. Hala, Hamiltonek munduko txapelketa irabazi zuen denboraldiko posturik kaskarrenean helmugaratu bazen ere.
Lehen bihurgunean aurreratu zuen Max Verstappenek Vettel, eta hark, Hamilton alboan ikusi zuenean gertatu zen istripua. Elkar jo zuten, aileroia hautsi zuen Vetellek eta gurpila zulatu Hamiltonek. Atzeko postuetatik ekin behar izan zioten leihari: Vettel laugarren posturaino iritsi zen; Hamilton bederatzigarrenean helmugaratu zen.
Sailkapena:
Atzoko lasterketa:
1-Max Verstappenen (Red Bull) 01:36:26.550
2- Valtteri Bottas (Mercedes) + 00:00:19.678
3-Kimi Räikkönen (Ferrari) +00:00:54.007
Munduko txapelketa:
1-Lewis Hamilton (Mercedes) 333 puntu
2-Sebastian Vettel (Ferrari) 277 puntu
3-Valtteri Bottas (Mercedes) 262 puntu