errugbia

Hariñordokik jokatu ahal izango du Heineken Kopako finala, Traillek ez

Miarritze bihar joango da Parisera, jarraitzaile gehienak larunbatean bertan.

2010eko maiatzaren 18a
15:37
Entzun
Imanol Hariñordoki Miarritzeko jokalaria osatu da lesiotik eta larunbatean jokatu ahal izango du Heineken Kopako finala Parisen, Tolosaren aurka (18:00, Stade de France). Aldiz, Damiel Traille taldekidea ezingo da aritu, ez delako osatu.

Hariñordokik sudurra hautsita jokatuko du, Munsterren kontrako finlaerdian bezala. Partida hartan saihetsetan min hartu zuen, eta atzo hasi zen taldearekin entrenatzen. Traillek besoa hautsia dauka; finalerdian ere ez zen aritu. "Aste honetan okertu egin zaio mina, eta ez du balio gurekin aritzea, dena emateko gai ez bada", erran du gaur Jean Mixel Gonzalez entrenatzaileak hari buruz.

Miarritzeko kideak bihar joango dira Parisera, igandean itzultzeko.

Estadioan 80.000 lagun sartzen diren arren, klub bakoitzak 7.500 sarrera jaso ditu, eta denak agortu dira. Miarritzeko jarraitzaile gehienak larunbatean bertan joango dira Parisera, trenez.

Lapurdiko taldeak 2006an jokatu zuen Heineken Kopako lehen finala -Munster (Irlanda) nagusitu egin zitzaion orduan-. Bigarrengoa izango du oraingoa. Hain zuzen, Europako taldekako txapelketa nagusia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.