laburrak, esanak, datuak

Hegoafrikako 11 hizkuntza ofizialetan

2010eko ekainaren 12a
11:51
Entzun
LABURRAK

- Xabi Alonso giharretako arazo batzuekin. Xabi Alonso Espainiako selekzioko jokalariak gaur entrenamendua utzi egin behar izan du, giharretako arazo batzuk dituelako. Hala ere, medikuek diote arazo horiek ez direla garrantzitsuak eta erdilaria Espainiaren lehen partidarako prest izango dela (asteazkenean izango dute estreinakoa, Suitzaren aurka).

- Txinako Polizia legez kanpoko apustuen aurka.Munduko Kopako legez kanpoko apustuak egitea egotzita, ehun lagun inguru atzeman ditu Txinako Poliziak. Ustez 1.470 milioi dolar mugitzen dituen sarea desegin du Yuyao hirian, herrialdearen ekialdean.

ESANAK

- Fabio Cannavaro (Italiako jokalaria). "Ez daukagu Messi, Rooney edo Cristiano Ronaldo bezalako jokalaririk, baina inork ez du guk bezala defendatzen".

- Edgar Barreto (Uruguaiko jokalaria). "Duela lau urte Italia gaizki zegoen, baina txapeldun izan zen".

- Rabah Saadane (Aljeriako hautatzailea). "Txapelketaren ondoren jakingo dugu zein den gure maila eta zer ikasi dugun".

DATUAK

- Hegoafrikako 11 hizkuntza ofizialetan. Antolatzaileek Munduko Koparen berri Hegoafrikako 11 hizkuntza ofizialetan ematen dute. Ingelesez horien artean eta, azken batean, horixe da txapelketako hizkuntza nagusia.

- Dopin kasurik ez. Munduko Kopako 32 selekzioei egin dizkiete dopin frobak, eta inork ez du positiborik eman. Selekzio bakoitzean zortzi jokalarik pasatu dute kontrola -zozketa bidez-. 18 taldek Hegoafrikara joan aurretik jaso zuten bisita, besteek Hegoafrikan.

- Henry, lau mundialetan jokatzen lehen frantziarra. Thierry Henry Frantziako aurrelariak atzo minutu batzuetan jokatu zuen Uruguairen aurka -72. minutuan atera zen- eta, hala, lau Munduko Kopatan jokatzen lehen frantziar jokalaria da. 32 urte dauzka Henryk eta 1997an egin zuen debuta Frantziarekin. Harrezkero 121 partidatan aritu da eta 51 gol sartu ditu. 1998an jokatu zuen lehen mundiala -irabazi egin zuen Frantziak, etxean-, eta 2002ko Hego Koreakoan eta 2006ko Alemaniakoan ere izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.