ESKUBALOIA

Helburua lortu du Anaitasunak, etxean irabazita (25-22)

Abiadura handiko jokaldiak eta kontraerasoak baliatu ditu Anaitasunak etxeko lehen garaipena eskuratzeko. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 12a
16:59
Entzun

Orain arte etxean jokatutako partida guztiak galdu ostean, zaleen aurrean irabazteko helburua zuen Anaitasunak gaurko neurketan, BM Guadalajararen aurka. Eta baita lortu ere. Neurketa parekatu baten ostean, azkenean, garaipena eskuratu ahal izan du Iruñeko taldeak.

Gogor ekin dio Anaitasunak lehiari, eta defentsa indartsu baten ondorioz baloiak berreskuratu eta 4 goletako tartea irekitzea lortu du kontraerasoan, partidaren lehen txanpan. Guadalajarak, ordea, ez du momentu batean ere amorerik eman, eta berdinduta mantendu da markagailua neurketa osoan zehar. Rochak (8 gol sartu ditu osotara), indarra eman die Guadalajarakoei, eta Almeida atezainak 18 geldialdi egin ditu neurketa osoan zehar.

Anaitasunak, ordea, Txokarroren gidaritza (6 gol sartu ditu) eta abiadura handiko jokaldiak baliatu ditu abantaila mantendu eta partida eskuratzeko. Azkenean, 25-22ko emaitzarekin irabazi dute iruindarrek, zaleei etxeko lehen garaipena eskainiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.