Txirrindularitza

Helmuga argazkiak Kitteli eman dio garaipena

Esprint ezin estuagoa irabazi dio Boasson Hageni. Aldaketarik ez sailkapen nagusian

Amaierako argazkia. Goian Kittel, behean Boasson agen. FRANTZIAKO TOURRA
Imanol Magro Eizmendi.
2017ko uztailaren 7a
17:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Tourreko epaileek lanak izan dituzte zazpigarren etapa zeinek irabazi duen erabakitzeko. Marcel Kittel (Quick) eta Edvald Boasson Hagen (Dimension) batera helmugaratu dira. Tira, batera ez, KIttelek zentrimetro pare bat aurreratu baitzaio. Amaiera lerroko argazkia ere ez zen erabat argigarria. Ez sinestekoa. Kittelek etapa amaitu eta lauzpabost minutura jakin du irabazi duela. Saint Georgeseko etapa garaipena alemaniarrak Tourrean lortu duen hirugarrena da.  

Eptapak, bestalde, ohiko bilakera izan du. Iheslariak helmugatik sei kilometrotara ehiztau ditu tropelak 200 kilometro bakarka egin ondoren. Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketarik egon eta Chris Froome (Sky) dago lider, Gerin Thomasekiko (Sky) 12 segundoko aldearekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.