FUTBOLA
Henry, Frantziako urteko futbolari onena
France Football aldizkariak urtero Frantziako futbolaririk onenari saria ematen dio, eta aurtengo saria Thierry Henry Arsenaleko jokalariak irabazi du. Henry bigarren geratu zen Urrezko Baloiaren lehian, Pavel Nedveden atzetik. Frantzian egindako inkesta baten arabera, Henry bera da 2003ko Frantziako kirolaririk onena.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu