Aizkora eta sokatira txapelketez gain, aukera izango da herri kiroletan sartzen diren kirol modalitate guztiak ikusi ahal izateko asteburuan. Gernikan izango da lehen ekitaldia, eta neurologia arazoak dituztenen aldeko jaialdia izango da, Denena Fundazioakantolatuta. Zazpi kirol izango dira ikusgai: ingude-altxatzea, harri-jasotzea, aitzurrez egurra ebakitzea, aizkora, lasto-altxatzea, trontza eta orga jokoa.
Agian, bi-bitako aizkora torneoa izango da aipagarriena. Lau biko ariko dira lehian: Flores-Rodriguez (aita), Vicente-Rodriguez (semea), Ugarteburu-Zelai II.a eta Lopez-Amillano. Bestetik, Ana Berasategi arabarra ingude-altxatzen eta lasto-altxatzen ario da. Beste kirolari batzuk: Perurena aita-semeak, Aimar Irigoien, Zelailuze, Ibon Irazola eta Esnaola. Jaialdia 17:30ean hasiko da, eta, ordu eta erdi iraungo du.Igandean, berriz, ikuskizun berezia izango dute Beasaingo (Gipuzkoa) Gernika pasealekuan, eguerdian. Hogeita hamarren bat aizkolari ariko dira egur bana ebakitzen eta hamabosten bat harri-jasotzailek erakustaldia egingo dute.
HERRI KIROLAK. Era guztietako probak eta kirolariak, Gernikan eta Beasainen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu