Hibaikak ez du oraingoz banderak kenduko dizkion aurkaririk ETE ligan, atzo ere azkarrena izan zelako. Baionan jokatu zuten aurtengo laugarren jardunaldia, eta Errenteriako taldeak menderatu zuen ondoen erlojua. Gainean izan zuen Zumaia, 1.12 segundo baino ez baitziren egon ligako lehen bi sailkatuen artean, eta Tolosaldea ere ez zen aparte ibili, 4,60 segundoren galera bakarrik izan zuelako. Lehen hiruren atzetik Kaiku sailkatu zen, eta ondoren Deustu, Hernani [lehen txandako garailea], San Juan, Isuntza, Ondarroa, Lapurdi eta Colindres.
Eremu berean, Deustuk denboraldi honetako aurreneko bandera irabazi zuen KAE 1 ligan. Arkote sailkatu zen bigarren 2,59 segundora, eta Zarautz, ligako liderra, hirugarren 11,14ra. Ondoren sartu ziren San Juan, Donostiarra, Getaria [patroi lanetan Izaro Lestayo zuela], Camargo, Zumaia, Pedreña. Santoña, Hibaika eta Lapurdi [ziabogan kateatu egin ziren, denbora asko galduz].
KAE 2 ligan,berriz, Urdaibai B izan zen azkarrena Castro Urdialeseko (Espainia) erlojupekoan.Orio B da lehen postuan.
Hibaika irabazle ETE ligan, eta Deustu KAE 1 ligan, biak ere Baionan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu