TXIRRINDULARITZA

Higuitak irabazi du Vueltan, eta Roglic da lider oraindik

Euskadi Fundazioko txirrindulari ohiak ihesean irabazi du 18. etapa. Roglic, Valverde, Lopez eta Majka elkarrekin iritsi dira, eta handik minutu batera ailegatu dira Quintana eta Pogacar

2019ko irailaren 12a
21:13
Entzun

Sergio Higuita 22 urteko txirrindulari kolonbiarrak kalitatea sobera duela erakutsi zuen Euskadi Fundazioan. Horregatik berreskuratu zuen berehala Education First taldeak. Eta gaur agerian utzi du etorkizunean zeresan handia eman dezakeela. Etapa bikaina egin du. Lehenik, eguneko ihesaldian sartu da; gero, erasoa jo du Morcuera mendateko bigarren jaitsieran; azkenik, ondo eutsi dio aldeari, nahiz eta atzetik sailkapen nagusiko oilarrak jo eta ke aritu. Azkenean, bakarrik helmugaratu da Becerril de la Sierran (Espainia)

Handik hamabost segundora iritsi dira Primoz Roglic (Jumbo), Alejandro Valverde (Movistar), Rafal Majka (Bora) eta Miguel Angel Lopez (Astana). Haiengandik minutu eta segundo batera ailegatu dira Carl Fredik Hagen (Lotto Soudal), Louis Meintjes (Dimension Data), Nairo Quintana (Movistar) eta Tadej Pogacar (UAE). Sailkapen nagusian, Roglic da lider oraindik. 2.50era dago Valverde, 3.31ra Quintana, 4.17ra Lopez eta 4.49ra Pogacar. 

Ostiralean, 19. etapa jokatuko dute, Avila eta Toledo artean (Espainia). 165,2 kilometrokoa da, eta ia laua da. Hala ere, asteazkenean gertatu moduan, haizeak triskantza eragin lezake. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.