Kirola

Hilaren 21ean erabakiko da 1 Formula

Hamiltonek, Alonsok eta Raikkonenek titulua irabazteko aukerak dauzkate. Sao Paulon jokatuko da denboraldiko azken proba.

2007ko urriaren 8a
18:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Proba bakarra falta da 1 Formularen denboraldia bukatzeko, eta proba horretan bertan erabakiko da irabazlea: urriaren 21ean, Brasilen, Sao Paulon. Lewis Hamiltonek, Fernando Alonsok eta Kimi Raikkonenek dituzte titulua irabazteko aukerak: aurrenak 107 puntu ditu, bigarrenak 103 eta hirugarrenak 100.

Orain arte zortzi aldiz iritsi dira hiru gidari azken lasterketara titulua irabazteko aukerekin. Azkeneko aldiz, 1986an. Orduan Nigel Mansellek, Alain Prostek eta Nelson Piquetek jokatu zuten dena azken karreran, Australian, eta Prostek irabazi zuen 1 Formulako titulua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.