Hobekuntza berresteko parada

Giroa lasaitu egin da Osasunan, baina oraindik azken postuan da, eta Malagari irabazi beharra du gaur, etxean

Hobekuntza berresteko parada.
Iruñea
2012ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Cornella El Praten irabazita lasaitua hartu zuten Osasunan. Giroa erabat gaiztotua zen taldearen inguruan, eta Espanyolen zelaian ondo jokatu ostean lortutako hiru puntuek lasaitasuna ekarri dute berriz Iruñera. Lasaitasunak ezin du handiegia izan, ordea. Lasaikerian erortzerik ez du Osasunak, partida bakarra irabazi zuelakolarunbatean. Sasoiko bigarrena da bakarrik. Ez da harro egoteko moduko marka. Horregatik, sailkapeneko azken postuan segitzen du. Aste lasaiagoa izanagatik, iragan astean bezainbesteko puntu beharrarekin zelairatuko da gaur OsasunaNafarroako Erresumara. Bartzelonakoa kasualitatea ez zela izan, jarraitu beharreko bide zuzena aurkitu dutela eta behingoz bi partida jarraian irabazteko gai direla erakutsi nahiko dute Malagaren aurka.

«Egoera okerrean zaudenean beti esaten da pare bat partida jarraian irabaztea dela hortik irteteko bidea. Halere, lehendabizikoa irabazi aurretik esaten da askotan, eta orain da hori esateko ordua. Lehenengoa irabazi dugu, eta bigarrena irabazi nahi dugu orain. Ea gai garen», esan zuen atzo Jose Luis Mendilibarrek.

Mendilibarren aurkako kritikak eta entrenatzailea aldatzeko eskaerak ia desagertu egin badira ere, zaldibartarrak argi hitz egin zuen. «Entrenatzaileak sekula ez gara finko izaten. Beti maletak eginda izan behar ditugula esaten dut nik beti. Niri gustatuko litzaidake toki batetan errotu eta bertan segitzea urte askoan, baina emaitzengatik edo joko mailagatik beti kolokan izaten da gure etorkizuna, eta ez dut pentsatzerik toki berean denbora asko egongo naizela, ondorioz».

Mendilibarren arabera, egoera ez da asko aldatu: «Iragan astean asko hitz egin zen; gehiegi seguruenik. Aste honetan ez da ia hitz egin, eta lasaiago gaudela dirudi. Baina egia esan, egoera ez da hainbeste aldatu. Azkenak gara oraindik, eta irabazi ezean, aste honetan ez bada hurrengoan berriro hasiko da marmarra. Irabaztera behartuta gaude oraindik».

Taldeari dagokionez, jokalaridezente falta zaizkio berriz Osasunari. Ez dira ariko Puñal, Masud, Nino eta Bertran, arazo fisikoen erruz, eta Armenterosek partida bateko zigorra bete behar du. Etxaide eta Ruben, berriz, deialditik at geratu dira. Roland Lamah, ordea, osatu da, eta prest dago. Hura da, hain zuzen, Armenteros ordezkatzeko hautagai nagusia, Roberto Torresekin batera. Argentinarra ezinbestekoa bilakatu da denbora gutxian, baina haren lekua betetzeko arazorik ez izatea espero du Mendilibarrek. Gainerakoan, azken partidan hasieratik jokatu zuten futbolarien alde egingo du berriro entrenatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.