Dena emanda aritu dira gaurkoan Hondarribia eta Orio. Biek ala biek zituzten irabazteko aukerak eta horren jakitun ahaleginak eta bi egin dituzte bi taldeek. Hala ere, bi egunetako denborak kontuan hartuta Hondarribia izan da nagusi Oriorengandik sei segundora.
Sendo irten da Orio, eta baita Hondarribiari lau segundoko aldea atera ere. Baina ziabogan Hondarribiak tade indartsa direla erakutsi eta aurrea hartu dio, aurrez Oriok ateratako aldea berdintzeraino. Bi traineruek dena eman dute azken metroetan, eta 700 metroren faltan segundo bakarreko aldea ateratzen zion Hondarribiak Oriori. Baina nahikoa izan da hori txanda eta harekin batera bandera eskuratzeko.
Jarraitzaileek eta ikusleek txalo artean hartu dituzte Hondarribiako arraunlariak estropadaren amaieran.
[youtube]https://youtu.be/SwuNe6wPJrs[/youtube]
Ziabogaren osteko lana benetan gogorra izan dea aitortu du Gorka Aranberri Orioko arraunlariak: "Aurretik ginen arren, bagenekien ziabogan galdu genezakeela abantaila eta hala izan da Hondarribia ez delako nolanahiko taldea. Gogorra da Kontxan bigarren geratzea, batez ere aukerak dituzunean. Baina hala gertatu da eta orain liga irabaztean jarriko ditugu indarrak, eta noski nesken garaipena ospatuko dugu".
Sailkapen nagusian hirugarren tokian geratu da Santurtzi eta laugarren tokian Donostiarra-Arraun Lagunak, lehen totkitik 23 eta 25 segundora. Pozik agertu da, hala ere, Unai Luzuriaga, Arraun Lagunakeko ordezkaria lortutakoarekin: "Egun ederra izan da gaurkoa".