Hormaren aurka ezinean

Bartzelonak ezin izan du Glasgow Rangersek defentsan eraikitako harresia gainditu

Julen Etxeberria.
2007ko urriaren 24a
00:00
Entzun


Bartzelonak ezin izan du Glasgow Rangersek defentsan eraikitako harresia gainditu
julen etxeberria

Donostia

Horma baten aurka; horrela aritu zen atzo Bartzelona Ibrox Parken. Gogotik saiatu zen Glasgow Rangersek eraikitako horma behera botatzen. Hamaika aukera izan zituen, baina alferrik. Eskoziako taldearen hormak tinko eutsi zuen, zutik, sendo, zirrikiturik gabe. Hutsean amaitu zen partida azkenean. Poza eskoziarren artean, eta etsipena katalanen artean. Emaitza horrek ezer gutxi aldatzen du multzoko sailkapenean, bi taldeek jarraitzen baitute lehen postuan berdinduta. Puntu horrek, halere, final-zortzirenetarako atea ireki die kasik bi taldeei.

Partidak ezusteko hasiera izan zuen. Etxeko taldea izanik, Glasgow Rangers aurreneko minutuetan Bartzelona estu hartzen saiatuko zela espero zen. Baina ez zen horrela izan, eta eskoziarrek Bartzelonari eman zioten baloia eta ekimena hasieratik. Glasgow Rangersek ontzat eman zuen berdinketa. Etxekoek, beraz, ez zuten beharrezkoa baino gehiago arriskatuko. Atzean sendo, eta erasoan bizi, aurkariak hutsen bat egin zain; bi zutabe horien gainean eraiki zuten euren jokoa.

Eta apustua ezin hobeto atera zitzaien. Izan ere, Bartzelona Glasgow Rangersek atzealdean egindako armiarma sarean kateatuta geratu zen, eta ez zen gai izan McGregorrek defenditutako atea zulatzeko. Gola sartzeko aukera garbiak izan zituen, baina ez zuen asmatu azkeneko metroetan, jokaldia errematatzerako orduan. Ronaldinhok, Gudjohnsenek, Puyolek eta Henryk gertu izan zuten gola, baina huts egin zuten. Minutuak aurrera joan ahala, gainera, bisitarien nagusitasuna etsipen bilakatu zen. Hala, partidako azken ordu erdian neurririk gabe, bururik gabe egin zuten aurrera, golaren bila. Garesti ordaintzekotan izan ziren, Glasgow Rangers bisitarien oparia baliatzekotan izan baitzen. Bartzelonaren zorionerako, etxeko taldearen eraginkortasuna defentsako lanera murriztu zen. Espainiako Ligako azken partidan Vila-realen aurka galdu ondoren, katalanek Txapeldunen Ligan hasi nahi zuten susperraldia. Baina Txapeldunen Ligan ere ez zuten aurkitu zauri hori ixteko botika.



MANCHESTER ETA ARSENAL, IA SAILKATUTA. Jardunaldiko beste partidetan ezusteko gutxi izan zen. Glasgow Rangersen eta Bartzelonaren multzoan, Olympique Lyon suspertu egin zen, eta 0-2 irabazi zuen Stuttgarten. F multzoan ere faboritoek ez zuten huts egin: Manchester Unitedek 2-4 irabazi zuen Kieven , eta Erromak 2-1 hartu zuen mendean Sporting Lisboa. G multzoan, berriz, Inter 1-2 nagusitu zen Moskun, eta PSVren eta Fenerbahceren arteko partida hutsean amaitu zen. H multzoan, azkenik, Arsenalek egundoko astindua eman zion Slavia Pragari (7-0), eta Sevillak 2-1 irabazi zion Steaua Bukaresti. Manchester Unitedek eta Arsenalek eskura dute final-zortzirenetarako sailkapena. Hurrengo jardunaldian lor dezakete helburua.

Beste zortzi partida jokatuko dira gaur. Liverpoolek neurketa erabakigarria jokatuko du Turkian, Besiktasen aurka. Ingalaterrako taldeak puntu bakarra du, eta gaur galduz gero, asko zainduko litzaioke final-zortzirenetarako sailkatzea. Olympique Marseilla eta Porto dira lehen eta bigarren multzo horretan, sei eta lau punturekin, hurrenez hurren. Gaur elkarren aurka ariko dira Marseillako Velodrome estadioan.



Glasgow Rangers 0

Bartzelona 0

Glasgow Rangers. McGregor; Hutton, Cuellar, Weir, Papac; McCulloch, Ferguson, Thomson, Adam, Novo (Beasley, 72. min.); Cousin.

Bartzelona. Valdes; Thuram, Puyol, Milito, Abidal; Iniesta, Xavi, Gudjohnsen; Messi, Henry (Giovani, 81. min.) eta Ronaldinho.

Epailea. Konrad Plautz (Austria). Txartel horiak: Glasgow Rangerseko Thomsoni, Papaci eta Weirri; eta Bartzelonako Militori eta Abidali.

Bestelakoak. 50.000 ikusle inguru Glasgoweko Ibrox Park estadioan.





BIGarren JarDunaLDIa
A MULTZOA (GAUR)

Besiktas-Liverpool -

Olympique Marseilla-Porto -

Puntuak J I B G

1. O. Marseilla 6 2 2 0 0

2. Porto 4 2 1 1 0

3. Liverpool 1 2 0 1 1

4. Besiktas 0 2 0 0 2



Hurrengo jardunaldia (Azaroak 6)

Liverpool-Besiktas

Porto-Olympique Marseilla



E MULTZOA (ATZO)

Stuttgart-Olympique Lyon 0-2

Glasgow Rangers-Bartzelona 0-0

Puntuak J I B G

1. Bartzelona 7 3 2 1 0

2. G. Rangers 7 3 2 1 0

3. O. Lyon 3 3 1 0 2

4. Stuttgart 0 3 0 0 3



Hurrengo jardunaldia (Azaroak 7)

Olympique Lyon-Stuttgart

Bartzelona-Glasgow Rangers

B MULTZOA (GAUR)

Rosenborg-Valentzia -

Chelsea-Schalke 04 -

Puntuak J I B G

1. Chelsea 4 2 1 1 0

2. Valentzia 3 2 1 0 1

3. Schalke 04 3 2 1 0 1

4.Rosenborg 0 2 0 1 1



Hurrengo jardunaldia (Azaroak 6)

Valentzia-Rosenborg

Schalke 04-Chelsea



F MULTZOA (ATZO)

Dinamo Kiev-Manchester United 2-4

Erroma-Sporting Lisboa 2-1

Puntuak J I B G

1. M. United 9 3 3 0 0

2. Erroma 6 3 2 0 1

3. Sporting L. 3 3 1 0 2

4. D. Kiev 0 3 0 0 3



Hurrengo jardunaldia (Azaroak 7)

Manchester United-Dinamo Kiev

Sporting Lisboa-Erroma

C MULTZOA (GAUR)

Werder Bremen-Lazio -

Real Madril-Olympiakos -

Puntuak J I B G

1. Real Madril 4 2 1 1 0

2. Olympiakos 4 2 1 1 0

3. Lazio 2 2 0 2 0

4. W. Bremen 0 2 0 0 2



Hurrengo jardunaldia (Azaroak 6)

Lazio-Werder Bremen

Olympiakos-Real Madril



G MULTZOA (ATZO)

CSKA Mosku-Inter Milan 1-2

PSV Eindhoven-Fenerbahce 0-0

Puntuak J I B G

1. Inter 6 3 2 0 1

2. Fenerbahce 5 3 1 2 0

3. PSV 4 3 1 1 1

4. CSKA1 3 0 1 2



Hurrengo jardunaldia (Azaroak 7)

Inter Milan-CSKA Mosku

Fenerbahce-PSV Eindhoven

D MULTZOA (GAUR)

Benfica-Celtic Glasgow -

Milan-Shaktar Donetsk -

Puntuak J I B G

1. S. Donetsk 6 2 2 0 0

2. Milan 3 2 1 0 1

3. C. Glasgow 3 2 1 0 1

4. Benfica 0 2 0 0 2



Hurrengo jardunaldia (Azaroak 6)

Celtic Glasgow-Benfica

Shaktar Donetsk-Milan



H MULTZOA (ATZO)

Sevilla-Steaua Bukarest 2-1

Arsenal-Slavia Praga 7-0

Puntuak J I B G

1. Arsenal 9 3 3 0 0

2. Sevilla 6 3 2 0 1

3. Slavia Praga 3 3 1 0 2

4. Steaua 0 3 0 0 3



Hurrengo jardunaldia (Azaroak 7)

Steaua Bukarest-Sevilla

Slavia Praga-Arsenal
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.