Huertas izendatu dute ACB ligako joko antolatzaile onena

Baskoniako jokalari brasildarrak orain hiru urte ere jaso zuen saria, Bilbo Basketen jokatzen zuenean

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Marcelinho Huertas denboraldi honetan egiten ari den lan onak badu saria, ACB ligako joko antolatzaile onena izendatu baitute. Baskoniako jokalari brasildarrak Omar Cook eta Nando de Colo Valentziakoei hartu die aurre bozketan. Huertasek saria irabazten duen bigarren aldia da, 2007-2008 denboraldian ere joko antolatzaile onena izendatu baitzuten Bilbo Basketen ari zenean.

27 urteko jokalariak batez beste txukunak lortu ditu sasoi honetan: 29 minutu, 9,7 puntu, 5,9 asistentzia eta 13,2 puntuko balorazioa partidako. «Harro egoteko moduko zerbait da sari bat jasotzea. Ilusio handia egiten dit sari hau bigarren aldiz irabazteak», aitortu zuen atzo Huertasek.

Huertasek kide berria izango du joko antolatzaile postuan. Milt Palaciok azterketa medikua pasatu zuen atzo, eta lehen aldiz entrenatu zen taldekideekin. Belizeko jokalariak igandean egingo du debuta Baskoniaren sasoi honetan, iragan sasoian ere Baskonian jokatu baitzuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.