Thor Hushovd-ek (Cervelo) irabazi du gaur Espainiako Vueltako 6. etapa: Carabaca de la Cruz-Murtzia (151 kilometro). Esprintean amaitu da, atzo bezala. Daniele Bennati sartu da bigarren, Grega Bole hirugarren.
Etaparen hasiera aldetik Gallo bigarren mailako mendatera arte -helmugatik hemezortzi kilometrora-,Juan Estrada, Markus Eichler eta Freddy Bichot ihes egonda izan dira.
Philippe Gilbertek segitzen du lider. Igor Anton Euskaltel-Euskadikoa dago bigarren, hamar segundora.
Bihar korrituko dute itzuliko 7. etapa: Murtzia-Orihuela (187,1 kilometro). Hirugarren mailako mendate bat izango dute.
Hilaren 19an bukatuko da Vuelta, Madrilen. Erlojupeko luze bakarra dauka probak, eta mendiko sei etapa.
Orain arteko etapak
- 1. etapa: Sevilla-Sevilla. Irabazlea: Team HTC-Columbia. Liderra: Mark Cavendish.
- 2. etapa: Alcala de Guadaira-Marbella. Irabazlea: Yauheni Hutarovitx. Liderra: Mark Cavendish.
- 3. etapa: Marbella-Malaga. Irabazlea: Philippe Gilbert. Liderra: Philippe Gilbert.
- 4. etapa: Malaga-Valdepeñas de Jaen. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Philippe Gilbert.
- 5. etapa: Guadix-Lorca. Irabazlea: Tyler Farrar. Liderra: Philippe Gilbert.
- 6. etapa: Carabaca de la Cruz-Murtzia. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Philippe Gilbert.
txirrindularitza
Hushovd irabazle Vueltan, esprintean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu