Frantziako Tourra

Hushovdentzat hirugarren etapa, lidergoa Cancellararentzat

Tropela oso zatituta iritsi da helmugara. Faboritoen artean ere alde handiak izan dira: Contadorrek 1.13 galdu du eta Amstrongek 2.08.

2010eko uztailaren 6a
18:37
Entzun
Thor Hushovdek irabazi du Wanze eta Porte du Hainaut arteko 213 kilometroko etapa, Frantziako Tourreko hirugarrena. Lidergoa berreskuratu du Fabian Cancellarak, harbideek tropela zeharo sakabanatu ostean. Faboritoen artean ere izan dira diferentziak. Andy Schleck hasierako tropeltxoan sartu da, Alberto Contadorrek minututik gora galdu du eta Lance Armstrongek 2:16 galdu ditu.

Goi mailako ikuskizuna izan da gaur etapan. Imanol Erbiti iruindarra zihoan ihesaldi bat izan da etapa guztian zehar baina azken kilometroetan lasterketa guztiz eraldu dute pasa behar izan dituzten harbideek.

Sylvain Chavanel liderrak bi matxura izan ditu harbidean eta bitan aldatu behar izan du bizikletaz.

Bihar izango da laugarren etapa: Cambrai-Reims (153,5 kilometro). Laugarren mailako mendate bat izango dute. Hilaren 25ean amaituko da Tourra, Parisen.

Sailkapenak

3. etapa:

- 1. Thor Hushovd (Cervelo) 4.49:38

- 2. Geraint Thomas (Sky Professional) d.b.

- 3. Cadel Evans (BMC Racing Team) d.b.

- 4. Ryder Hesjedal (Garmin) d.b.

- 5. Andy Schleck (Team Saxo Bank) d.b.

Sailkapen nagusia:

- 1. Fabian Cancellara (Team Saxo Bank) 14.54:00.

- 2. Geraint Thomas (Sky Professional) 23ra.

- 3. Cadel Evans (BMC Racing Team) 39ra.

- 4. Ryder Hesjedal (Garmin) 46ra.

- 5. Sylvain Chavanel (Quick Step) 1.01era.

Orain arteko etapak

- Aitzin-etapa: Rotterdam-Rotterdam. Irabazlea: Fabian Cancellara. Liderra: Fabian Cancellara.

- 1. etapa: Rotterdam-Brusela. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Fabian Cancellara.

- 2. etapa: Brusela-Spa. Irabazlea: Sylvain Chavanel. Liderra: Sylvain Chavanel.

- 3. etapa: Wanze-Porte du Hainaut. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Fabian Cancellara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.