Huts egin arren, Astillero nagusitu da Getxon

Bigarren ziaboga istriborretik hartu, atzera egin, ondo hartu, eta, hala ere, 'San Jose XIII.a' izan da azkarrena

JULEN ETXEBERRIA DONOSTIA
2008ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Hain da handia Astilleroren nagusitasuna KAE (Kantauriko Arraun Elkartea) ligan, huts larriak egin arren erraz irabazten duela. Atzo Areetako XI. Banderan gertatutakoa ikusi besterik ez dago. San Jose XIII.a-k huts larria egin zuen bigarren ziabogan, ababorretik hartu ordez estriborretik hartu baitzuen. Azkar jabetu zen hutsaz, eta azkar egin zuten atzera ziaboga behar bezala hartzeko. Segundo asko galdu zituzten maniobra egiten, baina hori, hala ere, ez zen oztopo nahikoa izan irabazteko. Bederatzi segundo kendu zizkion Oriori helmugan, eta sasoiko bosgarren bandera irabazi zuen, jokatutako guztiak, hain zuzen ere. Beste traineru guztiak oso urruti geratu ziren, minutu bat baino gehiagoko atzerapenarekin.

1. eta 2. multzoko estropadak

Atzo Areatan aritutako traineruak Trintxerpen lehiatuko dira gaur, erlojupekoan, Trintxerpeko XI. Banderan (10:30). KAE ligako lehen multzoko ontziek, berriz, Sestaoko Udalaren XV. Banderan parte hartuko dute gaur (12:00).



Sailkapena

AREETAKO XI. BANDERA

1. Astillero 20.22,10

2. Orio 9,44ra

3. Colindres 1.05,27ra

4. Trintxerpe 1.05,63ra

5. Maruca 1.16.44ra

6. Getxo 1.19.89ra

7. Deustua 1.21.54ra

8. Hibaika 1.50,50era

9. Raspas 1.57,82ra

10. Luanco 2.31,79ra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.