Azaroaren 9an korrituko da Behobia-Donostia (20,2 kilometro) proba eta, gaur antolatzaileek esan dutenez, ia hamasei mila lasterkalari ariko dira. Errekorra izango da. 1919an sortu zuten karrera.
Iaz 14.536 lagunek eman zuten izena, baina proba 12.723k bukatu zuten.
Julio Rey eta Chema Martinez espainiar atleta ezagunak bertan izango dira azaroaren 9an, antolatzaileek gaur esan dutenaren arabera. Martinez besteetan ere izan da, eta azkeneko hiru Behobia-Donostiak berak irabazi ditu.
Alberto Juzdadok (Espainia) du probako marka, 1996an egina -59.19-. Emakumezkoetakoa, Rocio Riosek (Espainia), 1.08.54, 1998an jarria.
Juan Mugerza (Elgoibar, Gipuzkoa) izan zen lehen garailea -1919an-, 1.17.50eko denborarekin.
Atletismoa