Frantziako Tourra

Iban Mayo: "Batzutan, ametsak bete egiten dira"

Garaipen handia lortu zuen atzo Iban Mayo Euskaltel-Euskadi txirrindulariak: Alpe D'Huez mitikoan bera izan zen jaun eta jabe, helmugarako bederatzi kilometro falta zirela erasoa jo ondoren. Gustura dago garaipen horrekin Mayo, ametsa beteta. Dena den, garaipena Luz Ardidenen lortzea gustatuko litzaiokela aitortu du, Euskal Herriko zaleak han biltzen direlako gehien.

2003ko uztailaren 14a
09:18
Entzun
"Batzutan, ametsak bete egiten dira". Halaxe laburbildu du Iban Mayo Igorreko (Bizkaia) txirrindulari gazteak atzo lortutako garaipena. Izan ere, Alpe D'Huez mendate gainean amaitzen den etapa da Tour osoko gogor eta loriatuenetako bat, eta han irabazlea, Tourreko beste edozein etapatan nagusitzea baino handiagoa da.

Nolanahi ere, etapa garaipena Luz Ardidenen lortzea gustatuko litzaiokela adierazi du Igorreko karreristak: "izan ere, Pirinioetan biltzen dira gure zale gehien, eta polita litzateke garaipena eurei eskaintzea".

Atzoko etapan ahalegin handia egin zuela eta asko sufritu zuela azaldu du Mayok, baina, era berean, Lance Amstrongek eta Joseba Belokik elkarri jarritako kontrol estuak mesede egin ziola onartu du. Ildo horretatik, Tourra irabaztea ez dela bere asmoen hartzean sartzen dio: "Tourra irabaztea? Ez nintzen ideia horrekin eta ez daukat buruan. Irabazten ez dudan arte ezin dut neure burua hautagai ikusi. Ondo sentitzen naiz eta pixkanaka-pixkanaka joango naiz, baina ez dakit posible den Amstrongi irabaztea", esan zuen.

Hemendik aurrera etaparen bat irabaztea zailagoa izango zaiola iruditzen zaio Euskalte-Euskadiko txirrindulariari, "orain, Amstrongek, lehiakide gisa ikusten bainau eta ez baitit bakean lagako". Mayok ez ezik, Euskaltel-Euskadiko gainerako txirrindulariek etapa handia egin zuten.

Halaber, beste euskaldun batek ere, ONCE-Eroskiko Joseba Belokik, erakustaldi handia egin zuen. Hainbatetan jo zuen erasoa Alpe D'Huzerako bidean, baina Amstrongen US Postal taldeak ez zion utzi alde egiten. Nolanahi ere, txapeldun estatubatuarrari ez zitzaion aurreko urteetako sasoia nabaritu.

Horrenbestez, Amstrong da liderra, baina euskaldunak dira bi hurrenak: Joseba Beloki 40 segundora eta Mayo minutu bat eta 10 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.