Ibon Navarrok ez du jarraituko Laboral Kutxa Baskonia entrenatzen

Ibon Navarro, aginduak ematen, sasoi honetako partida batean. DAVID AGUILAR / EFE.
2015eko ekainaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
SASKIBALOIA. Ofiziala egitea bakarrik falta zen, eta atzo egin zuen Laboral Kutxa Baskoniak: Ibon Navarrok ez du Gasteizko taldea entrenatzen jarraituko datorren denboraldian. Hala ere, baliteke Gasteiztarrak taldea ez uztea. Izan ere, klubak hiru sasoirako eskaintza egin dio taldearen barruan teknikari lanetan aritzeko. Navarrok egun batzuk eskatu ditu hausnartzeko. Navarrok ia sasoi osoa egin du taldea zuzentzen, azaro erdialdean ordezkatu baitzuen Marco Crespi italiarra.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA