Igande honetan, Bilbon jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok herenegun jokatzekoa zuten lau t'erdiko txapelketako bigarren finalerdia. Beraz, aurreikusita zegoen eguna baino astebete geroago jakingo da finalean zein pilotari ariko den Oinatz Bengoetxearen aurka. Finalerdia herenegun jokatu behar zuten, baina EPELeko epaile bakarrak bertan behera utzi zuen joan zen larunbatean, Irujo gripeak jota baitzegoen. Atzerapen horrek ez du hasieran eraginik izango finalaren egunean, eta abenduaren 2an jokatuko da. Hirugarren eta laugarren posturako lehia, berriz, egun bat lehenago jokatuko da.
Jon Jaunarenak Bigarren Mailako lau t'erdiko finalean ariko da, atzo Tolosan, Danel Elezkanori 22-11 irabazi ondoren. Leitzako aurrelariak Alvaro Untoria izango du aurkari finalean, abenduaren 1ean.
Igande honetan, Bilbon, jokatuko dute finalerdia Olaizola II.ak eta Irujok
Finalaren eguna ez da hasiera batean aldatuko, eta aurreikusita zegoen egunean jokatuko da: abenduaren 2an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu