Alena Poptxanka frantziarrak ez du parte hartuko uztailean Montrealen jokatuko diren Munduko Txapelketetan. Poptxankak Frantziako herritartasuna hartu berri du (bielorrusiarra da sortzez), baina bere jaioterriko federazioak ez dio baimena emango Montrealen aritzeko. Poptxankak, beraz, ezin izango du 2003ko Bartzelonako Munduko Txapelketetan 200 metrokoan lortutako urrea defendatu.