Iginiz harroina hilabetez egongo da jokatu gabe
ERRUGBIA. Baionako Aretz Iginiz harroina ez da ariko etzi Castresen aurka. Izterrean dituen gihar arazoak direla eta, lau astez egongo da jokatu ezinik. Remy Martin ere ez da ariko etziko partidan, azken norgehiagokan bi hortz hautsi baitzituen. Ez dira Baionak osasun arazoekin dituen jokalari bakarrak, hainbat gripearekin baitaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu