IGNACIO ETXANDI . HUARTE IAZKO TALDE TXAPELDUNAREN ORDEZKARIA . «Aurten ez dugu iaz bezain talde indartsua»

2006ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Huarte taldeko seikoteak irabazi zuen iaz Berria Txapelketa. Hernani hartu zuen mendean finalean (63-48) eta Nafarroara joan zen txapela. Beste talde guztietako ordezkariekin batera, Andoainen izan zen atzo Ignacio Etxandi Huarteko ordezkaria. Iazkoaren oroitzapen ezin hobea dauka Etxandik, baina aurtengoak zalantza gehiago sortzen dizkio. «Iaz oso txapelketa ona irten zen, eta ez diot guk irabazi genuelako bakarrik. Guk aurten ez dugu iaz bezain talde indartsua, baina horrek ez du esan nahi pilotari onik ez daukagunik», adierazi zuen Etxandik aurkezpena amaitu berritan.

Aldekoak eta kontrakoak izaten ditu Berria Txapelketaren sistemak tanto kopurua lehenestearenak, alegia. Sistema horren aldekoa dela argitu zuen Etxandik, asko gustatzen zaiola. Faboritoei buruz galdetuta, baten izena ematea oso zaila dela adierazi zuen. «Pilotari gazteak dira, eta urte batetik bestera mailaz aldatzen dira. Taldeen egoera asko aldatzen du horrek. Dena dela, errioxarrak ongi ibiliko direla uste dut».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.