mendia

Igo da Juanito Oiarzabal Manaslura

Lau mendi falta zaizkio berriro hamalau zortzimilakoak egiteko.

2011ko urriaren 5a
12:52
Entzun

Juanito Oiarzabalek (Gasteiz, 1956) zortzi mila metroko beste mendi bat igo berri du: Manaslu (8.156 metro). Hirugarren kanpamendutik gora abiatu da goizeko ordubietan —7.400 metrotik—, "hotz eta haize handiarekin", eta goraino heltzea lortu du bederatzietan. 

Silvio Mondinelli eta beste italiar alpinista bat ere iritsi dira Manaslu goraino. Gaur bertan 6.200 metrora ailegatzea espero dute, eta bihar beheko kanpamendura.

Gaurkoarekin, dagoeneko 26. zortzimilakoa du Oiarzabalek. "Aurrenekoan bezain pozik nago. Aitortzen dut gero eta gogorragoa egiten zaidala. Beraz, poztasuna gero eta handiagoa da".

Munduko hamalau zortzimilakoak eginak ditu Oiarzabalek, eta berriro egiteko lau tontor baino ez zaizkio falta: Dhaulagiri (8.172 metro), Nanga Parbat (8.127), Broad Peak (8.047) eta Shisha Pangma (8.023).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.